Lurzaindia

Gure Istoria

jendeak bizi abentura bat

Lurzaindiaren helburua da hazten gaituen lurra bilaka dadin ondasun kolektibo, nun laborariek laborantza herrikoian segitzen ahalko baitute edo plantatzen ahalko baitira.

Horren erdiesteko, hiru tresna eraiki ditu :

2013ko hastapenean, LURZAINDIA Akziodunen Komanditako Sozietatea (frantsesez, SCA) sortu zen, eta LURRA Laborantza Lur Elkargoaren lekukoa hartu zuen (frantsesez, GFAM). Horrek, orduko, 262 ha erosiak zituen Ipar Euskal Herrian, jendearen suskripzioari esker. Laborantza-lurra « defendatu » behar zela konbentzituak ziren laborariek sustaturik, LURRA Laborantza Lur Elkargoak lehen lur eremuak erosi zituen, 1980an, Bithiriñan. 2000ko urteetatik aitzina, lurraren merkatuaren presioa eta lurraren artifizializazioa azkartu ziren, laborantzako ingurunetik heldu ez diren eta laborari bilakatu nahi duten pertsonei etxaldeen eskuratzeko zailtasun handiak emanez. GFA aldatu zen eta LURZAINDIA « komandita » bihurtu, bere misio berriei buru egiteko egokiagoa, laborantza-ondasunak (lurrak eta eraikinak) erosteko ahalmenarekin, aurrezki herrikoi eta elkartasunezkoari esker. Hola, laborari berriak instalatzeko edo etxalde ttipiak sendotzeko posibilitatea ematen du, etxeko laborantza atxikiz.

Elkarteak herritarrak eta elkargoak sentsibilizatzen eta mobilizatzen ditu laborantza-lurren zaintzearen eta atxikitzearen desafioari buruz; gainera, ekonomia soziala eta solidarioa sustatzen ditu, bereziki hazten gaituen lurraren —Ama lurraren— aldeko finantza solidarioa.

Dotazio funtsak —funtsak, emaitzak eta legatuak bilduz— ingurumena errespetatzen duten eta laborantzako aktibitate iraunkorra eta kalitatezkoa garatzen duten laborantza-proiektuak sustengatzen ditu, lurraren eskurargarritasuna hobetuz.

GFAM Lurraren sortzea
GFAren lehen erosketa, Bithiriñan
GFAren hamabosgarren eta azken erosketa, Arüen
GFA Lurzaindia bilakatu
Lehen erosketa, Lakarrin
Elkartearen sortzea
Dotatio funtsaren sortzea
Lurzaindiaren hamargarren erosketa, Baigorrin
40 urte !

 

 

1980
1980
2011
2013
2014
2016
2018
2019
2020

Gure baloreak

line

Laborantxa herrikoi eta iraunkorraren eraikitzean parte hartu Euskal Herrian,
Baserri guneko ekonomia sare dinamiko baten garatzea bultzatu, herrietako eta hirietako biziaren onetan,
Gure osagarria eta ingurumenarentzat ona den hurbileko eta kalitatezko elikadura sustatu,
Paisaien zaintzea lagundu.

 

Sortze eta kudeatze amankomuna

lau erakundeen eskutik
ELB sindikatuak (Euskal Herriko Laborarien Batasuna), Confédération Paysanne sindikatuaren Euskal Herriko adarrak,

Laborantxako lurraren zaintzeko borrokatzen da, laborari ainitzendako lan tresna baita. Lurraren zaintzeko Lurzaindiak duen eginbeharrean, ELBko lur delegatuekin den lotura baitezpadakoa da.

EHLGk (Euskal Herriko Laborantza Ganbara), laborantzaren garapenaren aldeko elkarteak

Helburua du laborantxa herrikoi eta iraunkorra garatzea eta baserriko eta laborantxako ondarea zaintzea, tokiko garapen partekatu baten baitan ipar Euskal Herrian.

ARRAPITZ elkarteak

Baserriko garapen berri baten aldeko ARRAPITZ federazioak 19 laborantxako garapen elkarte biltzen ditu, oso anitzak, bateratu direnak koherentzia gehiagoren emaiteko beren proietueri bai eta beren gaitasunen partekatzeko. 

Euskal Herriko INTER AMAPek

Partekatzearen ideian fermuki oinarriturik, Etxeko Laborantzaren Atxikitzeko Elkarteek (frantsesez, AMAP) laborantzaren eta elikadurarekin dugun harremanaren aldaketa sozial eta ekologikoa bilatzen dute, aldi berean elkartasun berriak sortuz. Gizarte zibiletik sortzen diren alternatiba konkretuak dira. Lurzaindiarekin, hemen bizi diren bizilagunen elikatzeko lurrak atxiki beharra defendatzen dute.

Gobernantza kolektiboa

ELB, EHLG, Arrapitz eta Inter AMAP-en ordezkari

ELBk, EHLGk, ARRAPITZek eta INTER AMAPek izendatu pertsonek osatzen dute ERNE, eta horrek Lurzaindia administratzen du.
Gure helburua da hurbileko herri-aurrezkiaren mobilizatzea, tokiko eta etxeko laborantza iraunkorra garatzearen alde inbertitzeko. Laborantza horrek enpleguak sortzen ditu eta, aldi berean, gure lurraldeko paisaiak babesten eta gure osasunarendako eta ingurumenarendako ona den kalitatezko eta hurbileko elikadura sortzen du.

GURE AKTUALITATEA SEGI EZAZU!

BERRIPAPERA ESKURATU NAHI

Votre Email




    Termes, conditions et Politique de confidentialité.